Elena Olabe idazle durangarrak “Keinura itzuli” izeneko liburua plazaratu dau Susa argitaletxearen eskutik. Bere bigarren poema liburua da. 2019an, Balea Zuria argitaletxeak “Zeldak” izeneko lana atera zuen. Orain, 2020an idazten hasi zen 57 olerkiekin osatu dau bere bigarren lana.
“Keinura itzuli” lanean poema laburrak aurkituko doguz. Keinu txikietan oinarritu dau bere lan barria eta sintesian findu gura izan dauala kontatu deusku beragaz eukiteko barriketaldia. “Zeozero gehiegizkoa” ekidin gura izan dauala nabarmendu dau.
Beregaz eukitako barrriketaldia Taylor Swift artista amerikarraren musikarekin osotu dogu. Elena Olabek aukeratutako musikaria izan da, bere bigarren lan honen idazketa prozesuan bidelagun izan dauan artista izan da-ta.