
EHUko doktoregaiek eta ordezkapenak egiten dabezan irakasleek asteon kalera urten dabe protestan. Irakasle honeei, gehienetan, lanaldi partzialeko kontratuak baino ez deutsiez eskaintzen. Hau da, ez dabe jardunaldi osoko kontraturik eukiten. Gainera, euren soldatak 800 edo 900 eurokoak dirala salatzen dabe. Kolektibo honetan irakasleak, ikertzaileak eta doktoregaiak dagoz. Eki Etxebarria, EHUko zientzia politikoetako doktoregaia da eta Goizeko Irratsaioan euki dogu gaur.
Kaltetutakoek EHUko errektoretza taldeari Uniberside Legearen irakurketa murriztua egitea leporatu deutse eta dinoe benetako arrazoia unibersidade publikoaren finantziazino eza dala. Alde bien arteko batzarrak egon diran arren irakasleek zehaztu dabe egoerea ez dala konpondu eta gaineratu dabe adostasunik egon ezean urrian edo azaroan grebara joko dabela.