Pandemiaren aurreko urtean baino datu askoz hobeagoak lortu dabez

Armañon, Gorbeia eta Urkiolako parketxeek 22.207 lagunen bisitea jaso dabe

Bizkaiko parketxeak 22.000 bisita baino gehiago izan dabez

Gorbeia arratsalde-gauan / Gorbeia Parke Naturala

Armañon, Gorbeia eta Urkiolako parketxeek 22.207 lagunen bisitea jaso dabe urtearen lehen erdian, eta horreetatik 14.726 lanegunetan joan dira Bizkaiko parke naturaletako interpretazino-zentro horreetara. Kopuruak 2019ko aldi berean erregistratutakoa gainditzen dau, hau da, pandemiaren aurreko urtean, 21.079 bisita izan baitziran. Bizkaiko Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi dauanez, parketxeetara joaten diranen artean kolektiborik ugariena ikastetxeetako ikasleak dira.

Holan, lurralde osoko 156 ikastetxetako 9.216 ikasle igaro dira ekipamendu horreetatik, eta langileek Bizkaiko parke naturalen erakargarritasunak ezagutarazteko diseinatutako ibilpide didaktikoetan parte hartu dabe. Beste 4.754 pertsona hurbildu ziran foru-ekipamenduetara talde antolatuetan, eta 8.237 partikular gisa.

Bisitak hilabeteka banatuta, parketxe guztietara gehien joan diranak maiatzekoak (4.707 pertsona), apirilekoak (4.378) eta martxokoak (4.227) izan dira, eta gitxien joan diranak, barriz, urtarrilekoak (1.622).

Gorbeiakoa izan da urteko lehen seihilekoan bisitari gehien izan dauzan parketxea. Zehazki, 7.981 pertsona bertaratu dira (5.652 lanegunetan eta 2.329 astegoienetan, zubietan eta jaiegunetan). Ekipamendu hori izan da, halaber, ikasleen bisita gehien izan dauezana (59 ikastetxetatik 3.660) eta antolatutako taldeetan bisitari gitxien izan dabezana (1.091) aldi horretan bertan.

Zenbakeea orokorrean legez, bisitari gehien izan dabezan hilabetea maiatza izan da, 1.657 bisitarekin, eta gitxien , urtarrilean (821). Apirilean, foru-gune honetara jente gehien joan zan bigarren hilabetean, 1.473 bisitari izan ziran, eta otsailean, 1.464.

Gaur Lau Haizetara Mireia Izagirre, Gorbeiako parke naturaleko arduraduna etorri da berba egitera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular