‘Pobres Criaturas’ pelikula astegoien honetan Lekeition

Giórgos Lánthimos zuzendari greziarraren lanak Urrezko Lehoia eskuratu dau Veneziako Mostran

‘Pobres Criaturas’ pelikula astegoien honetan Lekeition

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine Tartean. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten deusku. Astegoien honetan ‘Pobres criaturas’ pelikula emongo dabe. Giórgos Lánthimosek zuzendutako pelikulak Oscar sarietarako hamaika izendapen jaso ditu. Martiaren 11an izango dira Oscar Sariak.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘NASCAR: A toda velocidad’ dokumentala, ‘Baby Bandito’ telesaila, ‘The Seven Deadly Sins: Los cuatro jinetes del apocalipsis’ telesaila, ‘Sálvese quien pueda’ reality showa eta ‘Alguien como Chu’ telesaila. Amazon Prime Video plataforman: ‘CAEM: La forja del rescate’ dokusaila eta ‘Naruto Shippuden’ marrazki bizidunak.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular