Labayruk edukiz beteriko standa dauka Durangoko Azokan

Labayru Fundazinoko zuzendariagaz egon gara Durangoko Azokan

Igone Etxebarria: “Lehen material guztia ekarten genduan, orain hautaketa egiten dogu”

Labayru Fundazinoko postura hurbildu gara Durangoko Azokan. Izan be, Labayru Fundazinoak edukiz beteriko standa dauka. Bertan, Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariagaz egin dogu berba. Esan deuskunez, gaur egun azokara eroandako materiala aukeratzen dabe; lehen, eukitako guztia eroaten eben.

Aurtengo nobedadei jagokenez, hiru goraipatu dauz Etxebarriak. Batetik, berak idatzitako Ikastolak lora mila koloretan. Bestetik, Adolfo Arejitak egindako Esanetik Idatzira II: Berba eta hizkiak gramatika goruan. Azkenik, Jon Mentxakatorrek argitaratu barri dauan Euskal ipuin eta leiendak. Antologia eta azterketa.

Dokumentala Irudienean

Gainera, Labayruk dokumental bat eskainiko dau domeka arratsaldean Irudienean: ‘Bizkargiko Eguna: Atzotik gaurkora‘. Piezak Bizkargi Egunaren jatorrian eta bilakaeran ipinten dau arreta. Izan be, erromeria eboluzionatuz joan da denporak aurrera egin ahala.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular