"Guk Pedro Sanchezen alde egingo dogu" azaldu dau Ikoitz Arresek (EH Bildu)

"Eneko Anduezak abiadura bizian hasi dau Lehendakarigai izateko bidea, kontsentsuak alboratuta" salatu dau Bilduk

Ikoitz Arrese (EH Bildu): “Hezkuntza Legean sukalde lanerako aukerea dago oraindik”

Ikoitz Arrese (EH Bilduko legebiltzarkidea) / Bizkaia Irratia

“EH Bilduk Hezkuntza Lege Proiektuari aurkeztu deutsozan zuzenketen ganeko erantzun argi eta bakarra emon leike” azaldu dau gaur “Goizeko Izarretan” Ikoitz Arresek EH Bilduko legebiltzarkideak. Arresek dino alderdi sozialisteak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak ez dabela aurkeztutako zuzenketen ganeko bertsino bakarra. “Gu gai honetan Miren Dobaranek (EJko Hizkuntza Politiketarako sailburuordea) esandakotik gertuago gagoz Eneko Anduezak (PSE-EE) esandakotik baino” zehaztu dau politikari bilbotarrak.

Orain bi urte inguru Hezkuntza Akordio Historikoa lortu ebela gogoratu deusku Arresek. EAJk, PSEk, EHBilduk eta Elkarrekin Podemosek. Podemos akordio horretatik kanpo geratu dala, baina beste hiru alderdiek bat egiten dabela euskerea ardatz dauen eredu eleaniztun baten alde. EHBilduk orain bi urte lortutako hezuntza akordioa nahi dau mahai gainean. Lege proiektuari aurkeztu deutsozan zuzenketak, hezkuntza akordioari argitasuna emoteko dirala azpimarratu deusku Arresek.

Espainiako Gobernua

EH Billduk Pedro Sanchezegaz barikuan eukiko dauen batzarrari buruz politikari bilbotarrak esan deusku ez dabela PP eta VOX gobernura heltzea onartuko eta Sanchezen alde egingo dabela. “Aukera bat da lurralde antolamenduari buruzko eztabaidea mahai gainean jarteko” azaldu dau Ikoitz Arresek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular