Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako arrantza zuzendariak dino arazo bat dagoala ontzietarako patroiak eta makinistak aurkitzeko

26.500 tona arrain saldu dira aurten Euskadiko portuetan, aurreko urtean baino 1.200 tona gehiago

Leandro Azkue: “Gatxa da gazteak erakartea arrantza sektorera”

Leandro Azkue, Bizkaia Irratiko estudioan / Bizkaia Irratia

Arrantza sektoreak arazo handi bat dauka ontzietarako teknikoak –patroiak eta makinistak– aurkitzeko orduan. Eusko Jaurlaritzak pograma eta beka batzuk ipini ditu martxan gazteak erakartzeko arrantza sektorera, baina nautika eskolak ikaslez beteta egon arren, gazte horrek ez dabe joten arrantza sektorera. Holan azaldu deusku Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako arrantza eta akuikultura zuzendariak Kresala tartean.

Beste alde batetik, datorren urterik aurrera barriro zabalduko da ontziak desguazatzeko aukerea, Europako Batasunak emondako dirua erabilita. Hori bai, edozein armadorek ezingo dau bere ontzia kendu. Baldintza konkretu batzuk bete beharko ditu aukera hori baliatzeko.

Aurtengoa urte ona izan da euskal arrantzaleentzat. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 26.500 tona arrain saldu dabez Bizkaia eta Gipuzkoako portuetan, aurreko urtean baino 1.200 tona gehiago. Espezieka aztertuta, 7.800 tona hegaluze porturatu ditue, aurreko urtean baino 300 bat gitxiago, 5.343 tona bokart, igaz baino 1.800 tona gehiago eta 8.408 tona berdel eta betandi, 2021an baino 300 tona gehiago. Prezioari jagokonez, hegaluzea, bokarta zein berdela, aurreko urtean baino garestiago saldu dira Euskadiko kofradietan. Harrapaketak onak izan badira be, gasoilaren prezioak izandako gorakadak kalte handia egin deutso arrantza sektoreari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular