10. Loraldia martiaren 1etik 23ra bitartean egingo da

Hamargarren urteurrenera begira jaia egingo da Bilbon

Loraldiak deialdia luzatu deutse ameslariei

Loraldiak 10 urte / Bizkaia Irratia

Bil gaitezen ameslariok! lelopean, Loraldiaren 10. urteurrena ospatuko da bihar Bilboko Kafe Antzokian. Datorren urtean beteko dauz hamar urte Loraldia jaialdiak. Sei bilbotarren ametsa izan zan 2014. urtean jaiotako Loraldia festibala. Amaia Ocerin komunikazino arduradunak gogoratu dauanez, neguan Durangon euskal kulturaren ganeko jai erraldoi bat egiten zala ikusita, bilbotarrak izanik, udabarrian Bilbon egitea pentsau eben.  Hasierako asmo berberagaz jarraitzen dabe antolatzaileek. Hori bai, bidean, asko hazi dan jaialdia da. Hasieran hiru egunekoa zan eta gaur egun hiru asteko iraupena izaten dau, eta sorkuntzak ekoiztu be egiten dabez. Horrez gain, ikastetxeetatik be badabiz lanean transmisino lana egiten. Bilbotik kanpora bitartean, Sormen Ola egiten da Lekeition, gazte sortzaileei eskeinitako egonaldia eta aurten, Arrigorriaga eta Zaratamon Loraldia Plazarik Plaza egin da. Bihar, Bilboko Kafe Antzokian egingo dan jaian, Loraldiko kideak eta sortzaileak batuko dira.

Sormen Digitala Beka eta Bihotza Saria

Loraldia jaialdiari Bihotza Saria emon deutse gaur Bilbon. Bilbao Historiko erakundeak emoten dauz sari honeek eta kultura arlokoa jaso dau Loraldiak. Eta gaur jakin da Hitzaurrea izeneko proiektuak jaso dauala Loraldia Sormen Digitala beka. Hitzaurrea egitasmoa Piszifaktoria Ideien Laborategia eta Fikzio Fabrika taldeak sortu dabe. Irati Agirreazkuenaga, Xabier Landabidea, Eneko Olazabal eta Mikel Ayllon dira taldekideak. Hamar mila euro jasoko dabez eta urtebeteko epea daukie euren egitasmoa garatzeko.  2024ko Loraldia, hamargarrena, martiaren 1etik 23ra bitartekoa izango da. Web orrian aurreratuta dagoz aurten izango diran ekitaldietariko batzuk. Hasteko, Irantzu Lekuek horma irudia sortuko dau, Loraldiaren lehen horma irudia izango dana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular