Mikel Ojeda: "Astea luze egiten da, domekarako gogotsu gagoz"

Bermeo Urdaibaiko arraunlariagaz egin dogu berba Kontxako Banderako bigarren jardunaldiaren bezperan

Mikel Ojeda: “Astea luze egiten da, domekarako gogotsu gagoz”

Mikel Ojeda Bermeo Urdaibaiko arraunlaria Bizkaia Irratiko mikrofonoetan euki dogu Kontxako Banderako bigarren jardunaldi erabagigarriaren aurretik. Izan be, segundo bakarreko abantaila dauka Bermeok Hondarribiarekiko. Gainera, Donostiarrak, Oriok eta Zierbenak be euren aukerak daukiez. Aitatutako bost traineruen artean zazpi segunduko tartea besterik ez dago. Beraz, bigarren domekan erabagigo da aurtengo edizinoko txapelduna.

12 segundo

Bermeoko arraunlariak lehenengo jardunaldiko bigarren luzean traineru bizkaitarrak emondako erakustaldiaren inguruan egin dau berba. Izan be, ziaboga egitean 12 segundoko aldea egoan Hondarribiaren alde. Halanda be, Bermeok lehenengo postua eskuratu eban erreferentzia barik egindako bigarren luzean.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular