Barikua
Barikua plan interesgarriz beteta dator. Kontzertuei jagokenez, Aiama Quartet Bilboko Jazzon aretoan izango da; Lukiek eta Nize Markina-Xemeingo Gaztetxean; eta Rances eta Mrs. Kalms Elorrioko Gaztetxean. Antzezlanei jagokenez, Iago Mago Ondarroako Gaztetxean izango da; Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez Igorren; Diamante Gordina eta Goiuri, arazo bat dugu! Bilboko Pabiloi 6ko Gazte Konpainiaren egoitzan. Eta bertsolaritzari jagokonez, 1TZ4L1 3T4 P1ZTU bertso saio elektronikoa egingo dabe Durangoko Plateruenan.
Zapatua
Zapatua be ekitaldi ugari. Kontzertuei jagokenez, Mikel Urretagoiena Trio Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean izango da; Debrasband Ondarroan; Perico Sambeat Bilboko Jazzon aretoan; Carla Pires BBK Salan; Ezta Ilen, Gailu eta Nize Igorreko Gaztetxean; eta Zauria, Bellum eta Zerotan Ondarroako Gaztetxean.
Antzezlanei jagokonez, Escape Room Berangoko Antzokian izango da; Marmarra Durangoko San Agustin kultur gunean; Goiuri, arazo bat dugu! Bilboko Pabiloi 6ko Gazte Konpainiaren egoitzan; Hodei guztien gainetik Mungiako Olalde aretoan; eta Diamante Gordina Bilboko Pabiloi 6ko egoitza berean.
Bertsolaritzari jagokonez, bertso bazkari bi nabarmenduko doguz: bata, Sopelako Artadi garagardotegian, eta bestea, Bilboko Karmelo plazan.
Domekea
Domekan be izango da zertaz gozau. Kontzertuei jagokenez, The Long Ryders Bilboko Kafe Antzokian izango dira; Uri Caine Trio Getxoko Muxikebarrin; eta Pelomono Bilboko Nave 9 aretoan. Antzezlanei jagokonez, Zepo zapo Durangoko San Agustin kultur gunean izango da; Diamante Gordina Bilboko Pabiloi 6ko Gazte Konpainiaren egoitzan; eta Goiuri, arazo bat dugu! barriro be Bilboko Pabiloi 6ko egoitzan. Dantza arloan, Amama emonaldia Sopelako Kultur Etxean izango da.
