BULEGO taldeak Aldatu aurretik bere bosgarren diskoa argitaratu dau

Abeslariak abesti bat sortzeko aurrera eroaten dauan sormen-prozesua zelakoa dan azaldu deusku

Tom Lizarazu: “Konfort-zonatik atera gara geure disko barrian”

BULEGO taldeak Aldatu aurretik disko barria argitaratu dau. Bandaren bosgarren diskoa izan arren, lan berezia da Tom Lizarazu abeslariak esan deuskunez: “Konfort-zonatik atera gara geure disko barrian”. Guztira, 10 abesti dagoz diskoan. Tartean, Aiora Renteria bezalako artistekaz egindako kolaborazinoak.

Diskoaren grabazinoa martian hasi eta garagarrilean bukatu zan. Lizarazuren berbetan, maitetasun handiz egindako obra da asteon kaleratutakoa.

Bira

Aldatu aurretik disko barriaren harira, Euskal Herriko zein nazinoarteko txoko ezbardinetan ibiliko dira 2024an Lizarazu eta bere taldekideak. Esaterako, birako lehenengo kontzertuak Bruselan eta Parisen izango dira. Halanda be, ikuskizun gehienak Euskal Herrian egingo dira. Data konkreturik egon ez arren, Bizkaian kontzerturen bat egiteko itxaropena daukie BULEGO bandako artistek.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular