Pelikula bi astegoien honetan Lekeition: 'Nobitaren dinosaurio berria’ eta 'El maestro que prometió el mar’

Umeentzako zein helduentzako filmak egongo dira ikusgai

Pelikula bi astegoien honetan Lekeition: ‘Nobitaren dinosaurio berria’ eta ‘El maestro que prometió el mar’

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa: txikientzat Nobitaren dinosaurio berria, eta helduentzako El maestro que prometió el mar egongo dira ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu David Madarietaegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ¡Corre, perro, corre! marrazki bizidunak, Onmyōji marrazki bizidunak, Rebelión en la granja marrazki bizidunak, El gran cirujano del engaño dokumentala, American Symphony dokumentala, Romance a lo k-drama telesaila, Hechos polvo telesaila eta Sweet Home telesaila. Amazon Prime Video plataforman: Pombo dokumentala.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular