EHNE Bizkaia sindikatuak apirilaren 2an bere XII. Kongresua egingo dau Derion

"Belaunaldi erreleborako Bizkaian 80 nekazari barri behar dira" zehaztu dau Unzalu Salterainek (EHNE Bizkaia)

Unzalu Salterain: “Gazteei, nekazaritzan sartzeko, 1.400 €-ko soldatea bermatu behar jake”

Unzalu Salterain (EHNE Bizkaia) / Bizkaia Irratia

Bizkaian hamar urtetan baserritarren %60 inguru jubilauko da eta EHNE Bizkaia sindikatutik dinoe belaunaldi aldaketea bermatzeko urtean Bizkaian 80 pertsona barri sartu beharko litzatekezala sektorean. Unzalu Salterain, EHNE Bizkaia, sindikatuko indikatuko ordezkaria Goizeko Izarretan euki dogu. EHNE Bizkaia sindikatuak apirilaren 2an bere XII. Kongresua egingo dau Derion

Nekazari eta abeltzain gazteak

“Aldaketak beharrezkoak dira sektorera langile barriak erakarteko eta hamabi orduko lan jardunak ez dira bapebe erakargarriak” zehaztu dau Unzalu Salterainek.  Nekazari gazteek sektorea ezagutzeko eta sektorera egiteko bost urte beharko leukie eta prozesu horretan soldata bat izatea behar beharrezkotzat joten dabe EHNE Bizkaia sindikatuan, 1.400 euroko gitxieneko soldatea.

Nekazal lurren bolumena

EHNE Bizkaiak nekazaritzako lurren bolumena handitu daitekela dino eta baso-eremu batzuk nekazal-lur bihurtzeko plan zehatza proposatzen dau. “Baso masak hartzen dauen bolumena elikagai produkzinorako hartzen dana baino askoz handiagoa da. %30eko malda indizea gainditzen ez dauen baso-masa elikagaien produkzinorako erabiltea proposatzen dogu” azaldu dau Unzalu Salterainek

Hiltegi barrien sarea

Bizkaian okelerako ganadua daben abeltzainek lehen Zorrotza, Durango eta Laudioko hiltegiak eukiezan. Gaur egun holakorik ez dago eta EHNE Bizkaiak dino hiltegi txikien sare bat beharko litzatekela. Unzalu Salterainen eretxian gitxienez Bizkaian hiltegi bi egon beharko litzatekez. “Hiltegiak sarratu diranean abereen kopurua ez da bajau. Txahalakaz ezin dogu zikloa baserrian amaitu eta abeltzain askok abereak loditzeko gunetara eroan behar izaten dabez” azaldu dau Salterainek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular