Euskera Hobetzen

Adolfo Arejita eta Rosi Guarrotxena

“Euskera Hobetzen” irrati-tartearen helburua, ahozko hedabide honetan euskal hizkera onaren estiloa jagoten eta hobetzen laguntzea da. 2016ko urriaren 20an abiatu zan Bizkaia Irratian, Lau Haizetara magazinean, irrati-tarte hau, eta asteroko jardunaz ekin jako orain arte, salbuespen eten batzuk gorabehera. Idatzizko bertsino honeek irratiz berbaz esandakoen osagarriak dira: gai eta puntu berberak, baina era bitara: ahozkoa laburrago eta biziago, eta idatzizkoa, osoago eta orraztuago. Alkarrizketa modura egituratu dira gaiak: Rosi Guarrotxena, gaiaren aurkezle eta Adolfo Arejita, erantzun-emoile. Gramatika (zuzen eta okerrak), lexikoa (hitzen adiera eta erabilerak), errefrauak, esapideak eta onomastika dira berariaz hautu eta landu diran gaiak.

Radio Popular